15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 156. lurzatian. Behin betiko onespena

Alkatetzaren abuztuaren 31ko 285/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, igogailua paratu ahal izateko Beriaingo Udal Planeko hiri-lurzoruko CRU unitate finkatuan, 5. poligonoko 156. katastro-lurzatian, Beriaingo Morea 2ko jabekideek sustatua.

Iragarkia argitaratu zen 2021eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 16an, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, aurkeztutako alegazioa ebatzi ondotik, behin behiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2021eko azaroaren 4ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan eta publikoa izan dadin.

Beriainen, 2021eko abenduaren 20an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2118096