15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 522. lurzatian. Behin betiko onespena

2021eko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 19an, Aner Galarza Barandiaranek sustaturiko xehetasun-azterketa baten hasierako onespena, 1. poligonoko 522. lurzatirako, eta jendaurreko aldia iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Hartara, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 79. artikuluekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), Bakaikuko Udalak, 2021eko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 522.1 lurzatirako xehetasun-azterketa, IG-ER Arkitekturak idatzia, eta Aner Galarza Barandiaranek sustatua.

Bakaikun, 2021eko azaroaren 4an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2117845