15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2022ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Artaxoako Udalak, 2021eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ZERGA-TASAK

–%0,2743ko karga-tasa ezartzea, lurraren kontribuzioa ordainarazteko.

–1,4 ezartzea, ekonomia-jardueren gaineko zerga ordainarazteko.

–%4ko karga ezartzea, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako (EIOZ).

–%13ko tasa ezartzea Nafarroako toki ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan xedaturiko koefizienteetarako, lurren balioaren gaineko zerga ordainarazteko.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

1.–Agiriak luzatu eta izapidetzea.

–Ziurtagiriak: 1,50 euro.

–Konpultsak: 1,00 euro.

–A4 tamainako fotokopiak: 0,10 euro zuri-beltzean, eta 0,20 euro koloretan.

–A3 tamainako fotokopiak: 0,15 euro zuri-beltzean, eta 0,30 euro koloretan.

–Lurzatien gaineko zedulak: 2,00 euro.

2.–Irekitzeko lizentziak.

–Establezimenduak berritik paratzea. Jarduera sailkatuen espedienteari lotutako jarduerak: 292,00 euro.

–Jarduera sailkatuen espedienteari lotu gabeko jarduerak: 144,00 euro.

–Lokalak lekuz aldatzeagatik, berritik paratzen direnean ordaindu beharrekoaren %90 izanen da zerga.

–Lokalak handitzeagatik, berritik paratzen direnean ordaindu beharreko tarifa bera izanen da zerga: 292,00 euro.

–Merkataritzako jarduera aldatzeagatik, kuoten arteko aldea ordaindu beharko da zergatzat, alegia, jarduera berriari esleitutako kuotaren eta lokal berean lehen egiten zen jarduerak zuenaren artekoa.

–Titulartasuna aldatzeagatik edo negozioa laga edo eskualdatzeagatik, berritik paratzen direnean ordaindu beharreko tarifa bera izanen da zerga: 292,00 euro.

–Espedientea izapidetzeko beharrezkoak diren txosten teknikoen kostua gehituko zaie aurreko zenbateko guztiei, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean ezarritakoarekin.

3.–Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu bereziak.

–Lurpeko aprobetxamendua gasa edo beste gai sukoi edo arriskutsu batzuk bideratzeko: 6,00 euro metro lineal bakoitzeko, urtean.

–Lurpeko beste aprobetxamendu berezi batzuk: 1,50 euro metro lineal bakoitzeko, urtean.

–Gainerakoa, aldaketarik gabe.

4.–Udal hilerria eta beilatokia.

A.–Horma-hilobiak:

–Lehen kontzesioa (10 urterako): 345,00 euro.

–Luzapenak: 10 urtetik 10 urtera, gehienez ere 3 luzapen: 345,00 euro bakoitzeko.

–Alokairuko nitxoetan, lehenbiziko kontzesioarekin batera, hilotza hobitik ateratzea kobratuko da.

–Nitxoetan ehorztea (hilotzak, gorpuzkiak, errautsak): 62,00 euro.

–Hilotzak ateratzea: 72,00 euro.

–Gorpuzkiak edo errautsak ateratzea: 41,00 euro.

–Zinkezko hilkutxa bat dagoenean eta ezin denean hilotza atera, nitxoa ireki, hilkutxa puskatu eta berriz tapatzeagatik: 62,00 euro, gehi 5 urteko luzapena, 172,50 euroko zenbatekoarekin.

B.–Kolunbarioak:

–Lehen kontzesioa (25 urterako): 149,00 euro.

–Luzapena, 25 urterako: 149,00 euro.

–Ehorztea: 62,00 euro.

–Gorpuzkiak edo errautsak kolunbarioetatik ateratzea: 36,00 euro.

C.–Panteoiak:

–Hilotzak panteoietatik ateratzea: 139,00 euro.

–Gorpuzkiak edo errautsak panteoietatik ateratzea: 72,00 euro.

–Panteoietan ehorztea: 118,00 euro.

–Zinkezko hilkutxa bat dagoenean eta ezin denean hilotza atera, nitxoa ireki, hilkutxa puskatu eta berriz tapatzeagatik: 118,00 euro.

Aurreko zenbateko guztiei %10eko errekargua aplikatuko zaie, Artaxoan erroldatuta ez daudenen kasuan.

Tasa eta prezio publiko horiek %25 murriztuko dira familia unitateek langabezian dauden eta langabeziako prestaziorik ez duten pertsona aktiboak dituztenean, eta Udalak ahalmena izanen du egokiak iruditzen zaizkion agiriak eskatzeko, egiaztapenak egin ahal izateko. Murrizketa bera aplikatuko zaie gizarteratze-errenta jasotzen dutenei eta/edo gizartetik baztertuak izateko arriskuan daudenei; horretarako, egoera horretan daudela egiaztatzen duen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren agiria aurkeztu beharko da.

5.–Lizentziak eta hirigintzako bestelako jarduerak.

Lizentziak izapidetzea:

–Oin berrikoak, zaharberritzekoak, kontserbaziokoak, obra txikiak eta eraikuntza txikiak.

–Eraikinak eraistea eta hustea.

–Lurrak mugitzea, berdintzea eta erauztea.

Gutxieneko tarifa bat ezarri da lizentzia bakoitza izapidetzeagatik, 41,00 eurokoa.

6.–Partzelazioak eta banantzeak egiteko lizentziak izapidetzea.

–5.000 m koadro arteko lurzatietan: 62,00 euro.

–5.000 metro koadrotik gorako lurzatietan: 77,00 euro.

7.–Antolamendurako plan partzial edo bereziak izapidetzea (haien onespena eta aldaketa): 710,40 euro.

8.–Xehetasun-azterketak: 710,40 euro.

9.–Birpartzelazioak: 710,0 euro.

10.–Urbanizazio proiektuak: 710,40 euro.

11.–Ahots publikoa (bandoak): 3,00 euro.

12.–Fatxada partikularretatik herriko argien instalazioak kentzea:

–Lan egindako ordua: 26,00 euro.

13.–Udal igerilekuak.

A.–Haurrentzat (3 urtetik 17ra, biak barne).

–Denboraldiko abonamendua:

  • Kiroldegiko bazkideak: 26,00 euro.
  • Erroldatuak: 40,00 euro.
  • Erroldatu gabeak: 44,00 euro.

–Hilabeteko abonamendua:

  • Erroldatuak: 29,00 euro.
  • Erroldatu gabeak: 32,00 euro.
  • Eguneko sarrera: 4,00 euro.
  • Arratsaldeko bost eta erdietatik aitzina: 3,00 euro.

B.–Helduak (18 urtetik 65 urtera bitartekoak, biak barne eta horiek aurten betetzen dituztenak).

–Denboraldiko abonamendua:

  • Kiroldegiko bazkideak: 46,00 euro.
  • Erroldatuak: 59,00 euro.
  • Erroldatu gabeak: 65,00 euro.

–Hilabeteko abonamendua:

  • Erroldatuak: 36,00 euro.
  • Erroldatu gabeak: 40,00 euro.
  • Eguneko sarrera: 7,00 euro.
  • Arratsaldeko bost eta erdietatik aitzina: 3,00 euro.

C.–65 urtetik gorakoak (uneko urtean 66 betetzen dituztenetatik hasita).

–Denboraldiko abonamendua:

  • Kiroldegiko bazkideak: 36,00 euro.
  • Erroldatuak: 44,00 euro.
  • Erroldatu gabeak: 49,00 euro.

–Hilabeteko abonamendua:

  • Erroldatuak: 28,00 euro.
  • Erroldatu gabeak: 31,00 euro.
  • Eguneko sarrera: 4,00 euro.
  • Arratsaldeko bost eta erdietatik aitzina: 3,00 euro.

D.–Bonu izenduna, nahitaez elkarren segidakoak ez diren 10 egunekoa, bakarra adin guztietarako, 30,00 eurokoa. 30,90.

Sarrerek eta 10 eguneko bonu izendunak ez dute inolako hobaririk jasoko.

Egoera ekonomiko larrian dauden familiak kuota osoa edo horren zati bat (%50) ordaintzetik salbuesten ahalko dira, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren txostenaren arabera.

14.–Udal kiroldegia.

A.–Erroldatuak.

–Pilotaleku-kiroldegiko abonamenduak:

  • Bazkide berria (18 urtetik 65 urtera bitartekoa, biak barne, bai eta horiek aurten betetzen dituztenak ere). 52,00 euro urtean.
  • Bazkide-txartela berritzea 18 urtetik gorakoei (hura barne, bai eta aurten betetzen dituztenak ere): 46,00 euro urtean.
  • Bazkide txikiak (17 urtera bitarte, adin horretakoak barne, horiek urtean betetzen dituztenak): 25,00 euro urtean.
  • Bazkide txikiak berritzea (17 urtera bitarte, adin horretakoak barne, horiek urtean betetzen dituztenak): 26,00 euro urtean.

Kiroldegiko abonamenduak maiatzean berrituko dira. Abonatu berriek ordainduko dute abonamenduaren denborari dagokion zatia.

B.–Erroldatu gabeak:

Erroldatuta ez daudenei %10eko gehikuntza aplikatuko zaie.

C.–Kiroldegia alokatzea, kirol instalazioak erabiltzeko araudiaren arabera:

–Bazkideak: 2,00 euro orduko.

–Bazkide ez direnak: 4,00 euro orduko.

–Bazkide txikiak: 1,00 euro ordua.

–Bazkide txikiak ez direnak: 2,00 euro orduko.

D.–Kiroldegia alokatzea, haurrak dituzten familia edo taldeentzat.

Heldu batek kiroldegia alokatzen ahalko du kirol anitzetarako erabiltzeko, bere ardurapean, gehienez ere 25 pertsonentzat, dutxa erabiltzeko eskubiderik gabe. Debekaturik dago barnean jatea eta edatea. Gehienez ere ordubeterako erreserbatzen ahalko da, eta hori hasterakoan hurrengo ordurako erreserbarik ez badago, ordubetez luzatzen ahalko da. Kirol instalazioak erabiltzeko araudia bete beharko da betiere.

–9:00etatik 19:00etara bitartean.

  • Bazkideak: 8,00 euro orduko.
  • Bazkide ez direnak: 16,00 euro orduko.

Bazkide ez den pertsona batek parte hartzen badu, bazkide ez direnen tarifa ordainduko da: 16 euro/ordua.

E.–Dutxa erabiltzeko tasa, beste erabileretatik aparte, instalazioak alokatu gabe:

–Bazkideak: 1,50 euro.

–Bazkide ez direnak: 3,00 euro.

F.–Kiroldegiaren eta igerilekuaren baterako abonamendua.

–Urte 1 artekoak (urtean zehar betetzen dituztenak), erroldatuta badaude: 52,00 euro.

–Erroldatutako helduak, 18tik 65 urtera bitartekoak: 93,00 euro.

–Erroldatuta dauden 66 urtetik gorakoak: 83,00 euro.

Erroldatuta ez daudenei %10eko gehikuntza aplikatuko zaie.

Kiroldegiko eta igerilekuko abonamenduak maiatzean berrituko dira. Abonatu berriek ordainduko dute abonamenduaren denborari dagokion zatia.

G.–Deskontuak igerilekuko eta kiroldegiko abonamenduetan:

1.–Familia ugaria (familia ugariaren txartel ofizialaren arabera):

–Hiru seme-alaba dituen familia-unitatea: %15eko deskontua.

–Lau seme-alaba edo gehiago dituen familia-unitatea: %20ko deskontua.

Bi kasuetan, familia ugariaren txartela aurkeztu beharko da.

2.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenei %15 murriztuko zaie.

3.–%65eko desgaitasuna edo handiagoa dutenei %20 murriztuko zaie.

4.–Familia ugariko pertsonei, baldin eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa badute, %25 murriztuko zaie.

Aurreko zenbateko horiek (igerilekua eta kiroldegia) %25 murriztuko dira familia unitateek langabezian dauden eta langabeziako prestaziorik ez duten pertsona aktiboak dituztenean, eta Udalak ahalmena izanen du egokiak iruditzen zaizkion agiriak eskatzeko, egiaztapenak egin ahal izateko. Murrizketa bera aplikatuko zaie gizarteratze-errenta jasotzen dutenei eta/edo gizartetik baztertuak izateko arriskuan daudenei; horretarako, egoera horretan daudela egiaztatzen duen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren agiria aurkeztu beharko da.

15.–Padel pista.

A.–Padel pista erabiltzea: prezioa pertsona eta ordu bakoitzeko. Gutxienez 4 pertsona.

–Ordubete:

  • Kiroldegiko bazkideak: 2,00 euro.
  • Kiroldegiko bazkide ez direnak: 4,50 euro.

Tarifa murriztua 17 urtetik beherakoendako: goizez eta 15:00etatik 17:00etara arratsaldez, jaiegun ez diren egunetan. prezioa pertsona eta ordu bakoitzeko. Gutxienez 4 pertsona.

–Ordubete:

  • Kiroldegiko bazkideak (18 urtetik beherakoak): 1,00 euro.
  • Kiroldegiko bazkide ez direnak (18 urtetik beherakoak): 2,00 euro.
  • 5 urtetik 12 urtera bitarteko adingabeak, bazkide den heldu batek lagunduta: 1,00 euro. 1,00 (Adibidez: bazkide den heldu bat eta haur bat bakarrik badaude, ordaindu beharko dute 4 pertsonari dagokien gutxienekoa: 2,00 euro + 1,00 euro +1,00 euro + 1,00 euro = 5,00 euro).

B.–Ez da alokatuko ordu erdiko tarterik.

C.–Ordainketa eskudirutan eginen da, pista alokatzean.

D.–Pista erabiltzeko zenbatekoak ez du igerilekuan sartzea jasotzen.

16.–Futbol zelaia.

Udalaren “La Alameda” futbol zelaia erabiltzeagatik, partida jokatzeko zein entrenamendua egiteko, ordainduko da 39,00 euro ordua.

Tarifaren barruan sartzen da futbol zelaia erabiltzea, bai eta instalazio osagarriak, aldagelak, dutxak eta abar erabiltzea ere.

Instalazioak udalerriko entitateek edo bizilagunek erabiltzen badituzte, %20ko hobaria izanen dute ezarritako tarifan.

Tarifak %25eko igoera izanen du, Udalaren futbol zelaiko instalazioak erabiltzen direnean horiek irekitzeko ohiko ordutegitik kanpo.

Artaxoako Udalak hitzarmenak sustatzen ahalko ditu udalerriko kirol entitateekin, bai eta ikastetxearekin ere, kirol jarduera bultzatzeko asmoz; horretan laguntzeko, egokitzat jotzen dituen hobariak ezarriko ditu, baimenari dagokion tarifaren %90 artekoak izaten ahalko direnak.

17.–Boulderra.

–Kiroldegiko bazkideak: 1,00 euro ordua.

–Kiroldegiko bazkide ez direnak: 2,00 euro orduko.

Ez dute ordaindu beharko heldu batek lagundutako 5-12 arteko adingabeek (biak barne, horiek uneko urte naturalean betetzen dituztenak).

18.–Kargatzeko puntua erabiltzea: 0,07 euro/kW.

19.–Ordenantza, arautzen dituena ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduen tasak. Ez da aldatu.

20.–Lurzorua okupatzearen gaineko ordenantzak.

–Merkatuko saltokiak (merkatu txikia) paratzeko, egun bakoitzeko: 7,00 euro (zatikirik gabe).

–Merkatuko saltokiak festetan paratzeko, egun bakoitzeko: 18,00 euro (zatikirik gabe). Aldez aurretik ordainduz gero, 14,00 euro.

–Salmenta toki bat baino gehiago erabiliz gero, bigarren tokitik aurrera 24,00 euro salmenta toki bakoitzeko. Aldez aurretik ordainduz gero, 20,00 euro salmenta toki bakoitzeko.

–Barrakak, tiro egiteko postuak eta antzekoak paratzeko, egun bakoitzeko: 31,00 euro (zatikirik gabe), 50,00 euroko fidantzarekin. Aldez aurretik ordainduz gero, 26,00 euro.

21.–Bisitariaren Etxearen tarifak.

–75 minutuko bisita gidatua:

  • Banakoak: 5,00 euro.
  • Haurrak: 3,50 euro.
  • Taldeak: 4,00 euro.

–San Saturnino elizaren bisita gidatua (gurtza gunea):

  • Banakoak: 3,50 euro.
  • Haurrak: 1,50 euro.
  • Audiogidarekin, 2,50 euro.
  • Taldeak: 3,00 euro.
  • Bisita librea 3,00/3,09.

–Trikuharrien bisita: banakoak eta haurrak: E.D. Taldeak: 4,65 euro.

–Artaxoako Hiribilduaren bisita gidatua: banakoak eta haurrak: E.D. Taldeak: 4,65 euro.

–Osagarriak:

  • Hizkuntzagatik: 1,00 euro (banakoak, haurrak, taldeak).
  • Ordutegitik kanpo egiteagatik: 1,00 euro (banakoak eta haurrak; taldeak: E.A.).
  • Ingurabideko pasealekua eta Jerusalemgo Ama Birjinaren ermita bisitatzeagatik: 1,00 euro (banakoak, haurrak, taldeak).

Haurren tarifa 6-13 urte artekoei aplikatuko zaie. 6 urtetik beheko ez dute ordaintzen. Taldeko tarifa 30 lagunetik gorako taldeei aplikatuko zaie.

E.D.: Ez dago eskuragarri E.A.: ez da aplikatzen.

Eskola-taldeentzako tarifak (6-13 urte):

–Harresien bisita gidatua (kanpoaldea): 2,00 euro.

–San Saturnino elizaren bisita gidatua (gurtza gunea): 2,00 euro.

–Artaxoako harresien eta San Saturnino elizaren bisita gidatua: 2,80 euro.

–Trikuharrien bisita gidatua: 3,80 euro.

Tarifek BEZaren %21 dute barne. BEZaren ehunekoa aldatzen bada, horren arabera eguneratuko dira.

Tarifa hauek orain eskaintzen diren produktuei aplikatzen zaizkie. Hala ere, etorkizunean bestelako produktu edo zerbitzu turistikoak eskaintzen ahalko dira.

22.–Zuhaitzak, zuhaixkak eta basobera zaindu eta babesteko araudia. Ez da aldatu.

23.–Udal Artxiboaren araudia.

–Agirien fotokopiak, fotokopien prezio berean. Agiriak bilatzen erabilitako denbora kobratuko da: euro bat 15 minutuko edo zatiki bakoitzeko, xehetasunak emanda betiere.

24.–Gelak eta kultur aretoak erabiltzea (Kultur Etxea).

  • 21,00 euro eguna.
  • 52,00 euro hilabetea.

25.–Makina teleskopikoa udal-langile batekin alokatzea: 46,00 euro ordua (zatikirik gabe).

Pala alokatzea, langilearen lana barne: 55,00 euro ordua (zatikirik gabe).

–Eszenatokia alokatzea: 52,00 euro, gehi muntatzeko orduak. Artaxoaren barnean erabiltzeko alokatzen ahal da bakarrik.

DIRUSARRERA GORDINAK

HILABETEKO KUOTA

EUROAK ORDUKO

LAGUN BAKOITZEKO

ZENB. HONETATIK

EGUN HONETARA

000

180

00,00

0,00

181

210

16,62

0,80

211

240

23,63

1,12

241

270

27,58

1,32

271

300

31,52

1,50

301

330

41,75

1,99

331

360

51,20

2,44

361

390

59,10

2,82

391

420

66,96

3,18

421

450

74,84

3,64

451

480

82,71

4,03

481

510

107,53

5,12

511

540

132,37

6,30

541

600

165,46

7,88

601

660

176,58

8,40

660 baino gehiago

Familia langile baten kostu osoa:

12,25

(*) Tasa kalkulatzeko, eguneko ordu bateko laguntza (21 ordu hilabetean) hartzen da oinarritzat.

Ordu gehiago edo gutxiago erabiltzen bada eguneko, kostua proportzioan aterako da.

Etxeko Laguntza Zerbitzuaren ortopediako materiala alokatzeko tasak:

Aulki gurpilduna:

7,88 euro hilean

Ohe giltzatua:

7,88 euro hilean

Garabi giltzatua:

11,80 euro hilean

Diru-sarrera potentzialak lortzeko, etekinak zenbatesteko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

A.–Hirilurreko ondasunak. %1,30 hiri-lurraren katastroko balioaren gainean, ohiko etxebizitzari dagokionaren kendura egin ondoan.

B–Landalurreko ondasunak. Errentaren batez besteko prezioa:

–Ureztalurra: 28,50 euro.

–Lehorreko lurra: 18,40 euro.

27.–Virgen de Jerusalén Zahar Etxea.

MENDEKOTASUNA

GELA

EURO/ HILEAN

Mendekotasunik ez dutenak

Batendako gela

1039,51

Mendekotasunik ez dutenak

Binakako gela

1123,66

Mendekotasun moderatua

Bata nahiz bestea

1575,32

Mendekotasun larria

Bata nahiz bestea

1803,29

Mendekotasun handia

Bata nahiz bestea

1992,45

Mendekotasun ertaina esparru-akordioa

1712,90

Mendekotasun larria esparru-akordioa

2648,42

Farmazia tasak:

–Alokairua: 371,00 euro.

–Ura: 7,00 euro.

–Berogailua: 28,00 euro.

–Argia: gastatutako kW-ak gehi 0,22.

Beilatokia:

–Egoitzako egoiliarrak: 0,00 euro.

–Erroldatuak: 151,00 euro.

–Erroldatu gabeak: 195,00 euro.

28.–Artaxoako Udalaren 0tik 3 urte bitarteko haur-eskolan zaintza eta egonaldi zerbitzua emateko tasak.

–Familiek ordaindu beharreko tarifa zehazteko, erabiliko da Hezkuntzako kontseilariak dagokion foru aginduan ezarritako taula. Foru agindu horrek ezartzen ditu, 0tik 3 urte bitarteko haurrez arduratzeagatik, udalen titulartasuneko ikastetxeetan familiek ordaindu beharreko tarifak, Hezkuntza Departamentuarekin sinatu hitzarmenen bidez finantzatzen diren ikastetxeetan aplikatzekoak, Nafarroako Gobernuak horretarako onesten duen araudiaren arabera.

–Matrikula kuota: 50,00 euro. Kuota hori gero konpentsatuko da, hilabetekoak ordaintzen direnean, zehazki, azkeneko hilabetekoa ordaintzean.

Adierazi behar da, halaber, erroldari buruzko aipamenak egiten direla sortzapen egunean erroldatuta dauden guztiei begira, gutxieneko antzinatasuna 2021eko urtarrilaren 1ekoa badute.

29.–Musika Eskolako tasak.

–2021-2022 ikasturterako tasak (2022ko ekainera arte).

Abuztuaren 27ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratukoak.

–2022-23 ikasturterako tasak (2022ko irailetik aurrera):

A.–Hasierako ikasturtea, 4-6 urteko ikasleak; Haur Hezkuntzako 2.a eta 3.a eta Lehen Hezkuntzako 1.a

Musika hastapena (ordu 1/astea): 18,00 euro hilean.

B.–Lehen zikloa: 1. eta 2. mailak. 7 eta 8 urteko ikasleak; Lehen Hezkuntzako 2.a eta 3.a

–Derrigorrezko irakasgaiak, 55 euro hilean.

–Musika prestakuntza 1 euro.

–Musikarako lanabesak (gorputz perkusioa, ahotsa, instrumentuak): 45 minutu.

–Musika tresna: 30 minutu.

–Aukerako irakasgaiak: 15,00 euro hilean.

–Abesbatza: 45 minutu.

–Bigarren zikloa: 3. eta 4. mailak.

–Derrigorrezko irakasgaiak, 59 euro hilean.

–Musika prestakuntza: ordubete.

–Musikarako lanabesak (app-ak): 45 minutu.

–Musika tresna: 35 minutu.

–Txikien banda edo instrumentu-taldea (pianoak eta gitarrak): 45 minutu.

–Aukerako irakasgaiak: 15,00 euro hilean.

–Abesbatza: 45 minutu.

–Konboak (askotariko taldeak): 45 minutu.

D.–Hirugarren zikloa: 5. eta 6. mailak.

–Derrigorrezko irakasgaiak, 57 euro hilean.

–Musika prestakuntza: ordubete.

–Musika tresna: 40 minutu.

–Txikien banda edo instrumentu-taldea (pianoak eta gitarrak): 45 minutu.

–Aukerako irakasgaiak: 15,00 euro hilean.

–Abesbatza: 45 minutu.

–Konboak (askotariko taldeak): 45 minutu.

E.–Laugarren zikloa: aukerako irakasgaiak. 14 urtetik gorako ikasleak eta helduak.

–Musika tresna, 30 edo 40 minutu, aukeran: 47,00 euro hilabeteko edo 62,00 euro urteko.

–Txikien banda: 45 minutu: 18,00 euro/hilabetea.

–Instrumentu-taldea (pianoak eta gitarrak): 45 minutu 18,00 euro hilean.

–Konboak (askotariko taldeak): 45 minutu 18,00 euro hilean.

–Musikarako informatika (partiturak sortzea, bideoak eta audioak editatzea...), ordubete: 18,00 euro hilean.

–Musika prestakuntza, ordubete: 18,00 euro hilean.

–Abesbatza, 45 minutu: 18,00 euro hilean.

21-22 ikasturterako, 6. maila egonen da oraindik, eta horrek 5. mailako berbera izanen du. Ikasturte honetan bukatuko lirateke nahitaezko zikloak, bai 6. mailarenak, bai 5. mailarenak.

Aukerakoak eginen dira, gutxienez 4 ikasle baldin badaude.

Instrumentuz aldatzen diren ikasleek, Musika Hizkuntzako zein mailatan matrikulaturik dauden, maila horri dagokion zikloaren kuota osoa ordaindu beharko dute, nahiz eta instrumentu taldeko eskolak ez hartu. Musikako sei mailak bukatutakoan, bere garaian egin ez zituzten instrumentu taldeko eskolak hartuko dituzte, eta ez da kobratuko horiei dagozkien kuotak.

Familia ugari bateko ikasleek %50eko deskontua izanen dute kuota horietan guztietan. Deskontua egin ahal izateko, familia ugariaren txartel eguneratuaren fotokopia aurkeztu beharko da urtero. Ez da halako deskonturik eginen bigarren instrumentuaren kuotan.

Erroldaturik ez daudenek %37 gehiago ordaindu beharko dute modalitate guztien kuotan.

Aipatutako tasak, prezio publikoak eta karga-tasak 2022ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2021eko abenduaren 31n.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2200078