15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, IRUMOLD SLk sustaturik.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aditzera ematen da espediente horretako dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0056-2021-000005

Instalazioa

Moldeak diseinatu, garatu eta fabrikatzea

Sailkapena

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

1. eranskina / 2.9 taldea

1/2016 ELD, abenduaren 16koa

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

Ez da sartzen lantegia

Titularra

IRUMOLD SL

Tokia

1. poligonoa, 955. lurzatia

1. poligonoa, 995 lurzatia

Orkoien

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 605.912,000 eta Y: 4.741.312,000

Udalerria

ORKOIEN

Proiektua

Moldeak diseinatu, garatu eta fabrikatzea

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Documentacion+en+Informacion+Publica.htm

Iruñean, 2021eko abenduaren 27an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2118169