149. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratuaren funtsezko aldaketa, Fagor Ederlan Tafalla S. Coop.-ek sustatua.

Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espediente mota

Ingurumen baimen integratuaren funtsezko aldaketa

Espedientearen kodea

0001-0051-2022-000001

Hasiera eguna

2022/06/23

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254

848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina / 5.5

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina / 5.4

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

I. eranskina / 8.c) taldea

Instalazioa

HONDAKIN EZ-ARRISKUTSUEN HONDAKINDEGIA

Titularra

FAGOR EDERLAN TAFALLA S. COOP.

Zentroaren zenbakia

3122703297

Tokia

Tafalla-Miranda Arga errep.-19. poligonoa, 845. lurzatia, Romerales alderdia-Tafalla

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 604.682,000 eta y: 4.707.550,000

Udalerria

TAFALLA

Proiektua

Lixibiatuak ezabatzea jabari publiko hidraulikora isuriz

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx

Iruñean, 2022ko ekainaren 29an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2209544