149. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

646E/2022 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Galarko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruzko ingurumen txosten estrategikoa egiten duena, lurzoru urbanizaezinari dagokionez, Galarko Udalak sustaturik.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Galarko udalak 2021eko apirilaren 15ean onetsi zuen aldaketa hasiera batez, eta jendaurrean jartzeko epea ireki zen, iragarkia argitara emanez 2021eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 20koan.

Udalerriko paisaia balioa gordetzeko eta nekazaritza produktibitateari eusteko, Galarko Udalak Udal Plan Orokorraren aldaketa sustatu du, eguzki plaken azalera handien ezarpena arautzeko nekazaritza eta abeltzaintzako produktibitate ertaineko gorde beharreko lurzoru urbanizaezinean.

Aldaketaren hasierako proposamenak nekazaritza eta abeltzaintzako produktibitate ertaineko eremuetan jarduera horiek ezartzeko baldintza lotesleak sartzea planteatzen du. Eta eremu jakin batzuetan, hala nola Arrubias eremuan, la Facería parajean (Tebas-Muru Artederretarekin mugan) eta Olatz Nagusiko El Alto parajean, proposatzen du nekazaritzako lurzorutzat jotzea Arrubias eremua eta baso lurzorutzat gainerako eremuak.

2021eko uztailaren 20an, Biodibertsitatearen Zerbitzuak txosten bat egin zuen, lurzoru urbanizaezinaren sailkapen berria berrikusteko eskatzen zuena; izan ere, nekazaritzako lurzoruak dira, eta ez dute baso lurzorutzat jotzeko moduko ezaugarririk. Arrubias ingurua, aldiz, epe ertainean larreak eta sastrakadiak izatera igaroko dela aurreikusten da, indarrean dagoen Leheneratze Plana gauzatu ondoren. Beraz, ez dator bat Arrubias nekazaritzako lurzoru jotzeko proposamenarekin.

Txosten horri erantzunez, Galarko Udalak hasieran onetsitako proposamena aldatu du, lurzoru urbanizaezinaren azpisailkapenaren aldaketak kenduta. Eta mugak proposatzen ditu gorde beharreko nekazaritza eta abeltzaintzako lurzoruan eguzki plaken azalera handiak ezartzeko (51. artikulua): bizitegietarako lurzoru urbanizagarri edo hiri lurzoruaren mugatik 500 m baino gutxiagora dauden lurretan, udalerriaren hegoaldean kokatutako goi ordoki txikien gainetan, eta 400 m-ko erradioa inskriba daitekeen nekazaritzako edo abeltzaintzako produktibitate ertaineko gorde beharreko lurzoruaren eremu jarrai batean dauden lurretan.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak jakinarazi du behar bezala bete dela ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua.

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egiten da Galarko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bati buruz, lurzoru urbanizaezinari dagokionez, Galarko Udalak sustatuta, kontuan harturik aldaketak ez duela ingurumen ondorio nabarmenik izanen.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Galarko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 22an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2209224