149. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

9D/2022 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aditzera ematen baita gordailutu dela Nafarroako Turismo Elkartea izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa (gordailu zenbakia: 31000297; lehengo gordailu zenbakia: NA/415).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera José Ignacio Calvo Pérez jaunak egin zuen, 31/2022/000045 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Batzar Orokorrak, 2022ko martxoaren 15ean egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen elkartearen estatutuen 1., 2., 4., 6., 7., 9., 13. eta 32. artikuluak aldatzea.

Ziurtagiria Joaquín Arbeloa Aristu jaunak sinatu du, idazkari gisa, eta Miguel Cazón Soulu jaunak ontzat eman du, lehendakari gisa.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taula telematikoan jartzea ere, egindako aldaketaren berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2022ko ekainaren 30ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2209732