149. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

8D/2022 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aditzera ematen baita eratu dela Agrupación Independiente de Trabajadores de Carcastillo izeneko sindikatua, sigletan AITC (gordailu zenbakia: 31100058).

Onartu egin da aipatutako elkartea eratzearen gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Gordailutzeko eskaera Francisco Javier Duque Alonso jaunak egin zuen, 31/2022/000044 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazki baten bidez.

Estatutuak eta eraketa-akta honako hauek sinatu dituzte: Iban Casañes Sanchez jauna, Julio Valencia Puyol jauna, Francisco Javier Erdozain Rodrigo jauna, Ricardo Pérez Martínez jauna eta Alberto Sánchez Juarros jauna. Denak sustatzaile gisa ageri dira.

Adierazi denaren arabera, hau da erakundearen helbidea: Oibarko errepidea z.g., 31310 Zarrakaztelu (Nafarroa); erakundearen lurralde-eremua Nafarroako Foru Komunitatea da eta eremu funtzionala, berriz, estatutuen 3. artikuluan ezarrita dago.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan jartzea ere, eraketaren berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2022ko ekainaren 29an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2209542