149. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

436/2022 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarentzako laguntzen deialdia onesten duena 2022ko ekitaldirako, produkzio ekologikoaren kontrol agintaritza den aldetik, bat etorriz Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 799/2016 Ebazpenarekin. DDBN identifikazioa: 636498.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 799/2016 Ebazpenaren bidez, onetsi egin ziren NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluari, Nafarroako Foru Komunitatean produkzio ekologikoaren kontrol agintaritza den aldetik, 2016-2020 aldian eman beharreko laguntzaren oinarri arautzaileak. Ebazpen hori, zazpigarren oinarriari dagokionez, uztailaren 4ko 801/2017 Ebazpenaren bidez aldatu zen.

Laguntza honen berri Europako Batzordeari eman zitzaion, eta Batzordeak erreferentziako araubideari dagokionez eragozpenik ez jartzea erabaki zuen; izan ere, bateragarria da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.3.c) artikuluarekin. Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluari 2016-2020 aldirako laguntza ematearen aldeko erabakian, SA.44490 (2016/N), jasota dago bateragarritasunaren aitorpen hori.

Batzordearen C 424/30 Komunikazioak, 2020ko abenduaren 8ko EBAOn argitaratuak, nekazaritza eta baso sektoreetarako eta landa eremuetarako 2014-2020 aldiko estatu-laguntzetan aplikatu beharreko Europar Batasunaren jarraibideak aldatzen ditu, aplikazio aldiari dagokionez; gainera, denbora-egokitzapen batzuk egiten ditu, COVID-19ak sortutako pandemiaren inpaktua kontuan hartzeko, eta 737. puntua aldatzen du, aplikazio aldia 2022ko abenduaren 31ra arte luzatzeko.

Beste alde batetik, Batzordeak erabaki du eragozpenik ez jartzea indarrean dauden laguntza-araubideen aldaketen jakinarazpenei, barne-merkatuarekin bateragarriak direlako, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren (EBFT) 107. artikuluaren 3. apartatuaren c) letraren arabera, eta adierazi du jaso duela Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak aurkeztu duen laguntza-araubidearen luzapen-eskaera (SA.44490 (2016/N) eta SA.59075 (2020/N) laguntzak eta haien aplikazio aldia 2022ko abenduaren 31ra arte luzatzen dituena).

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 799/2016 Ebazpenak bosgarren oinarrian ezartzen du aurrekontu ekitaldi bakoitzean urte horretako dirulaguntzari dagokion gastua baimenduko dela eta kontrol neurriengatiko laguntzaren intentsitatearen portzentajea ezarriko dela, kostu errealen %100 gehienez ere.

Orobat, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 799/2016 Ebazpenaren seigarren oinarriak ezartzen du NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak aurrekontu ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren batetik aurrera aurkeztuko duela laguntza eskaera Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan.

Bestalde, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, dirulaguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da behin organo eskudunak dirulaguntza emateko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri eta gero, non eta ez dauden aurrez ezarrita.

Dirulaguntza publiko bat emateko deialdia denez, bertan jasotzen da enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16an 18/2020 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ikusirik Nafarroako 2022rako Aurrekontu Orokorretan “Produkzio Ekologikoa Arautzeko Kontseiluarentzako dirulaguntza. Kontrola eta ziurtapena” izeneko 710000 71200 4459 413104 aurrekontu-partida aurreikusita dagoela ebazpen honen ondoriozko beharrei erantzuteko.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarentzako dirulaguntzaren 2022. urteko deialdia onestea, produkzio ekologikoaren kontrol eta ziurtapen jarduerak egin ditzan.

2. Laguntza eskaerak aurkezteko epea hamabost egunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. 240.000 euroko gastua baimentzea, 2022ko gastuen aurrekontuko “Produkzio Ekologikoa Arautzeko Kontseiluarentzako dirulaguntza. Kontrola eta ziurtapena” izeneko 710000-71200-4459-413104 partidaren kargura.

4. Ezartzea 2022. urterako laguntzaren intentsitatea egindako kostu errealen %100ekoa izanen dela.

5. Deialdi honetan Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 799/2016 Ebazpenean ezarritakoa aplikatuko da, horren bidez onetsi baitziren NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluari, Nafarroako Foru Komunitatean produkzio ekologikoaren kontrol agintaritza den aldetik, 2016-2020 aldian eman beharreko laguntzaren oinarri arautzaileak. Ebazpen hori Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 801/2017 Ebazpenaren bidez aldatu zen.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako erakundeak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira, gutxienez 5.000 eurora iritsiz gero.

Horren ondorioetarako, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena egiteko eredua onesten da, esteka honetan eskuratu daitekeena:

www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/001_Transparencia_E.pdf

6. Onuradunak enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa hartzen du, bat etorriz Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin.

7. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalari laguntza honen berri ematea.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

9. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko ekainaren 21ean.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F2209536