146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoreen bi lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Gainditu dutenen behin betiko zerrenda eta izendapen proposamena.

Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoreen bi lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko oposizioaldia bukatuta (2021eko 147. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa), kalifikazio epaimahaiak honako erabaki hauek hartu ditu:

Lehenengoa.–Deialdi horren 7. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, gainditu dutenen behin betiko zerrenda hau onestea:

1. José Javier García Logroño: 55,94 puntu.

Bigarrena.–Deialdiaren 7.2 oinarrian ezarritakoa betez, oposizioa gainditu duen izangai bakarra, José Javier García Logroño jauna, auditore lanposturako izendatzeko proposamena igortzen zaio Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariari.

Hirugarrena.–Halaber, proposatzen da deitutako bi lanpostu hutsetako bat bete gabe gelditu dela deklaratzea, oposizioa gainditu duen beste izangairik ez dagoelako.

Proposamen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Iruñean, 2022ko ekainaren 15ean.–Epaimahaiko burua, Karen Moreno Orduña.–Epaimahaiko idazkaria, Gemma A. Sánchez Lerma.

Iragarkiaren kodea: F2209173