146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

392/2002 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, argitara ematen dituena Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialeko Osoko Bilkurako kideen zerrenda eta lehendakariaren eta Batzorde Betearazleko kargudunen izendapenak.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak otsailaren 1ean emandako 47/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialeko Osoko Bilkura berritzeko hauteskundeetarako deia egin zen.

Ikusirik, batetik, Ganberaren legedian ezarritakoaren arabera Osoko Bilkurako legezko kide izan daitezkeenak adina hautagaitza aurkeztu direla, hots, 46, eta bestetik, hautagaitza guztiek betetzen dituztela Barne Araudiaren 56. artikuluan ezarritako baldintzak, Hauteskunde Batzordeak Osoko Bilkurako kide izateko hautagaiak aldarrikatu ditu 2022ko martxoaren 31n. Artikulu horren 5. atalean xedatutakoarekin bat, kontuan harturik aurkeztutako hautagaien kopurua bete beharreko kideen kopurua adinakoa dela, hautagaiak aldarrikatzearekin batera hautatu ere egiten dira, eta, hortaz, ez da beharrezkoa hautapenik egitea.

2022ko apirilaren 25ean, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren Barne Araudiaren 68. eta 69. artikuluetan ezarritakoarekin bat, Osoko Bilkura eratzeko bilera egin zen, eta lehendakaria eta Batzorde Betearazlea hautatu ziren. Eraketa bilkura horren akta egin zen.

Aipatutako 69. artikulu horren 3. atalean xedatzen denaren arabera, administrazio gidariko organo eskudunak aginduko du lehendakariaren, Batzorde Betearazleko kargudunen eta Osoko Bilkurako kideen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Horrenbestez, eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialeko Osoko Bilkurako kideen zerrenda eta lehendakariaren eta Batzorde Betearazleko kargudunen izendapenak, ebazpen honen eranskinean jasotzen direnak.

Iruñean, 2022ko uztailaren 4an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

ERANSKINA

Osoko Bilkurako kideak

INDUSTRIEN TALDEA

AN S. COOPERATIVA

SOCIEDAD COOPERATIVA NEQUEAS

JUICE & WORLD, S. L.

ULTRACONGELADOS VIRTO, S. A.

UNICARRIERS MANUFACTURING SPAIN, S. A. U.

GRUPO CETYA, S. A.

FRENOS IRUÑA, S. A.L.

RECUBRIMIENTOS PLÁSTICOS, S. A.

INDUSTRIAS SAN ISIDRO, S. L.

ICER BRAKES, S. A.

IDIFARMA DESARROLLO FARMACÉUTICO, S. L. U.

SAGAMOVIL, S. A.

BSH ELECTROMESTICOS ESPAÑA, S. A.

I-DE REDES ELÉCTRICAS INTELIGENTES, S. A. U.

TENERÍAS OMEGA, S. A.

ZERBITZUEN TALDEA

CAMERA TRADE, S. L. U.

UNSAIN, S. L. U.

LUIS ZUAZU, S. L.

COMERCIAL CUADRADO, S. L.U.

LOS TACONES DE LOLA, S.L.

EL CORTE INGLÉS, S. A.

RODAIZ, S. L.

USOKI, S. L.

LA PERLA PAMPLONA, S. L.

TRANSPORTES ACME XXI, S. L.L.

AUTOBUSES LA PAMPLONESA, S. A.

CAIXABANK, S. A.

CAJA RURAL DE NAVARRA, S. C. L.

BANCO DE SANTANDER, S. A.

ACEITES SANDUA GROUP, S. L.

AUTOPISTAS DE NAVARRA, S. A.

INFARCO, S. A.

COMPUTADORES NAVARRA, S. A.

TRUCK AND WHEEL GROUP, S. L.

SIEMENS GAMESA RENEWABLE ENERGY, S. A.

ANTONIO ERRO Y EUGUI, S. A. U.

GUILLEN OBRAS Y PROYECTOS, S. L.

CONSTRUCCIONES ANDÍA, S. A.

AUTONOMOEN TALDEA

IMÍZCOZ OSÉS, DANIEL E IMIZCOZ OSÉS, LAURA.

BARJA OLCOZ ANA MARÍA Y MARÍA ROSARIO.

EKARPEN HANDIENEKO ENPRESEN TALDEA

BERITEGUÍA, S. L.

TAFATRANS LOGÍSTICA Y SERVICIOS, S. L.

DESPACHO TABERNA, S. L.

ANKO, S. L.

GRUPO GEISERPHARMA, S. L.

MAGNESITAS NAVARRAS, S. A.

Lehendakaria eta Batzorde Betearazlea

Lehendakaria: Javier Taberna Jiménez (Despacho Taberna, S. L.).

Lehenengo lehendakariordea: Rafael Moreno Arocena (La Perla Pamplona, S. L.).

Bigarren lehendakariordea: Miguel Suárez Martínez (Tafatrans Logística y Servicios, S. L.).

Diruzaina: Víctor Torres Ruíz (Autopistas de Navarra, S. A.).

Batzordekidea: Iñigo Eugui Martínez de Azagra (Antonio Erro y Eugui, S. A. U.).

Batzordekidea: Carlos Sagüés Salvide (Sagamóvil, S. A.).

Batzordekidea: José Joaquín Senosiáin Murillo (Grupo Cetya, S. A.).

Batzordekidea: Rebeca Laura Sandúa Escribano (Aceites Sandúa Group, S. L.).

Batzordekidea: Eduardo Ryan Murúa (I-De Redes Eléctricas Inteligentes, S. A. U.).

Batzordekidea: Francisco San Martín Sala (Sociedad Cooperativa Nequeas).

Batzordekidea: Luis Unceta Rivas (Industrias San Isidro, S. L.).

Batzordekidea: Celso Clariana Poch (Camera Trade, S. L. U.).

Iragarkiaren kodea: F2209784