146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04277 JV/sr espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Jose María Fagoaga Oyaregui.

Ibai edo errekaren izena: Lapiztiko iturria eta Zurtzaiako iturria (iturburuak).

Eskatutako emaria: 0,0365 l/s.

Tokia: Mindetza ingurua.

Udal-mugartea eta probintzia: Ituren (Nafarroa).

Erabilera: abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Bi hargune eginen dira dentsitate handiko polietilenozko 20 mm-ko hodiekin. Lapiztiko iturriko harguneak 50 l-ko kutxatila bat du 2 m-ra, eta handik 20 mm-ko diametroko hodi bat ateratzen da. Zurtzaiako iturriko hargunea aurrekoaren antzekoa da. Bere kutxatilatik 20 mm-ko diametroko hodi bat ateratzen da, handik 200 m-ra Lapiztiko iturritik datorrenarekin lotzen dena. Lotune horren ondotik, hodiak 500 m egiten ditu kontagailuaren kutxatilaraino, eta beste 30 m egin ondoren 1,20 × 1,20 × 1,60 m-ko hormigoizko biltegi batera iristen da. Biltegiak 2.000 l-ko edukiera du, eta emariak mugatzeko kobrezko flotagailu bat. Biltegi horretatik hartzen du ura kobrezko flotagailu bat duen 150 l-ko edukierako bainuontzi batek.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Iturengo udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko ekainaren 27an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2209636