146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2011-A-27

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2022ko otsailaren 13an emandako ebazpenaren bidez, Fco. Javier Octavio de Toledo Armiseni onartu zaio ur publikoen aprobetxamendu baten aldaketa, Aragoi ibaian, Ledean (Nafarroa); aprobetxamendua Uren Erregistroko A ataleko 22. liburuko 63. orrian inskribatuta dago. Aldaketaren ondorioz azalera, batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean eta urteko gehieneko bolumena aldatuko dira: azalera 12,37 ha handituko da, emaria 7,782 l/s eta urteko gehieneko bolumena 76.836,255 m³. Horrela, aldatutako aprobetxamenduak aurrerantzean 96,56 ha-ko azalera, 55,832 l/s-ko batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean eta 355.242,485 m³-ko urteko gehieneko bolumena izanen du.

Ur aprobetxamenduaren baldintzak jatorrizko aprobetxamenduarenak dira, aplikatzekoak direnak edo aipatu ebazpeneko baldintzen kontrakoak ez badira, hauek lehentasuna izanen baitute aurrekoen gainetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2022ko maiatzaren 20an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2209517