146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Lehorreko laborantzako herri-lurretako aprobetxamenduak enkantean

Zizur Nagusiko Udalak, 2022ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, baldintza-agiria onetsi zuen, eta horien arabera egin behar da enkantea, herri-lurretako lehorreko laborantzako lurzatiak, baldintza-agirian jasotzen direnak, adjudikatu eta errentan emateko.

Hona hemen hasierako prezioa:

  • 1. lotea: 2.161,96 euro.
  • 2. lotea: 3.008,78 euro.
  • 3. lotea: 2.465,39 euro.
  • 4. lotea: 1.464,64 euro.

Errentamenduaren epea zortzi urtekoa da, 2022ko irailaren 1etik 2030eko abuztuaren 31ra.

Enkantea ahozko posturen bidez eginen da, 2022ko abuztuaren 16an, 12:00etan, Zizur Nagusiko Udaleko osoko bilkuren aretoan.

Baldintza-agiria interesdunen eskura dago Zizur Nagusiko Udaleko Idazkaritzan, bulego-ordutegian, bai eta www.zizurmayor.es web-orrian ere.

Zizur Nagusian, 2022ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2209655