146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Jarraikiz Toki-erakundeen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren erregelamenduaren 47. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).

Eta aurrekoarekin bat eta aipatutako Erregelamenduak xedatzen duenarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Udal honetako zinegotzi den Pedro Ramón Berrade Goyénen esku uztea alkate honen eginkizunak, kanpoan egoteagatik, 2022ko uztailaren 25etik 31ra.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten den hurrengo ohiko bilkuran, eta interesdunari jakinaraztea.

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat jar daiteke: berraztertzeko errekurtsoa, ekintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Uxuen, 2022ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L2209645