146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia 4. sektoreko URI-6 unitatean.
Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2022ko ekainaren 29ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Azkoiengo 4. sektoreko URI-6 unitaterako (3. poligonoko 912., 913. eta 884. lurzatiak), Alfredo Casas Barcosek sustatua, eta argitaratzea onetsitako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 5ean.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Azkoienen, 2022ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209945