146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Aldaketa, Hirigintzako Arauen 34. artikuluan
(“Etxebizitza, etxe-sailean”). Behin betiko onespena

Milagroko Udalak, 2022ko ekainaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen izen hau duen agiria: “Milagroko Udal Plan Orokorreko determinazio xehatuen aldaketa”. David Herranz Veleiro arkitektoak idatzi eta Sara Lebrero Cristóbalek sustatu du. Dokumentu horrek jasotzen du Milagroko Plan Orokorreko aldaketa xehatu bat: aldatzen du hirigintzako araudiaren 34. artikulua (“Etxebizitza, etxe-sailean”), 5. paragrafoa gehituta.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79,1. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Milagron, 2022ko uztailaren 11n.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210009