146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

Aldaketa, Legariako Udal Plan Orokorraren ordenantzan, eraikinen isolamendu termikoari eta autokontsumorako instalazio fotovoltaikoei dagokienez. Behin betiko onespena

Legariako Udalak, 2022ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Legariako Udal Plan Orokorraren ordenantzan, eraikinen isolamendu termikoari eta autokontsumorako instalazio fotovoltaikoei dagokienez. Espedientea jendaurrean hogeita hamar egunez jarri ondoren inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikotzat hartu eta haren testu osoa argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat.

Ordenantza honen aldaketa indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.

Legarian, 2022ko uztailaren 7an.–Alkateordea, Fco. Javier Martínez López.

Aldatutako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209981