146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

AR.1 arearen S1-U3, S1-U4 eta S1-U5 egikaritze-unitateak birpartzelatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Maiatzaren 12ko Alkatetzaren 2022/100 Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion Udalak sustatutako birpartzelazio proiektuari Irurtzungo Udal Planaren AR.1 arearen S1-U3, S1-U4 eta S1-U5 egikaritze-unitateetarako.

Dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2022ko maiatzaren 24an (100. zk.), eta espedientea jendaurrean jarri zen 20 eguneko epean, alegaziorik aurkeztu gabe, eta proiektua behin betiko onartu da, Alkatetzaren uztailaren 1eko 181/2022 Ebazpenaren bidez.

Erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren ordena bereko salan, bi hilabeteko epean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ere, aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erabakia eman duen organoaren aurrean, erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.

Irurtzunen, 2022ko uztailaren 4an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2209707