146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioen toki jabari publikoen erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2022ko uztailaren 8an egindako ohiko osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion aho batez energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioen toki jabari publikoen erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketari. Zehazki, sarrera, 2., 4., eta 6. artikuluak, azken xedapena eta eranskinetako tituluak aldatu dira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Igantzin, 2022ko uztailaren 14an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2210007