146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Kirol instalazioetako prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Igantziko Udalak, 2022ko maiatzaren 13an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Kirol instalazioetako prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egon zen 30 egunez, 2022ko maiatzaren 30eko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, bai eta Igantziko Udalaren iragarki-taulan ere, eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluarekin bat etorriz, behin betiko onetsi da Kirol instalazioetako prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Eta argitaratu egiten da.

Igantzin, 2022ko uztailaren 13an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

TARIFAK

SARRERA MOTA

18 URTETIK GORA

11-17 URTE

4-10 URTE

4 URTETIK BEHERA

BONUAK

Herritarrak

50

29

19

Salbuetsita

Kanpotarrak

79

45

30

EGUNEKOAK

Egun guztia

7

5

4

Salbuetsita

Egun erdia

4

3

2

15 pertsonatik gorako taldeak

6

4

3

Salbuetsita

Familia ugari edo gurasobakarrak

% 20ko deskontua prezio guztietan

Iragarkiaren kodea: L2209987