146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Ezkontza zibil bat eginen da udaletxean 2022ko uztailaren 23an. Ezkontza hori Gesalazko Udaleko alkateorde Pedro José Soto Egurenek eginen du, alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, bat etorriz ezarrita dagoenarekin 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan, Gesalazko Udaleko alkate udalburuak, 2022ko uztailaren 11ko ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu du:

1.–Ezkontza hori egiteko ahalmena eskuordetzea Gesalazko Udaleko alkateorde Pedro José Soto Egureni.

2.–Eskuordetze horrek egun honetatik aitzina izanen ditu ondorioak.

Muetzen (Gesalatz), 2022ko uztailaren 11n.–Alkatea, Raquel Muñoz Lamoneda.

Iragarkiaren kodea: L2209924