146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Udalbatzako kideen ordainsariak

Garinoaingo Udalak, 2022ko ekainaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Udalbatzako kideen ordainsari eta bilkura-sarien araubidea ezartzea. Udalkideendako konpentsazio hauek onetsi dira honako kontzeptu hauengatik:

–Alkateak urtean 5.000,00 euro jasoko ditu.

–Alkateordeak urtean 2.000,00 euro jasoko ditu.

–Udaleko gizarte zerbitzuen arloa kudeatzeaz arduratzen den zinegotziak urtean 2.000,00 euro jasoko ditu.

Bigarrena.–Ebaztea Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izanen dutela karguari dagozkion eginkizunek sortutako egiazko gastuengatik, baldin eta gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, Nafarroako administrazio publikoetako langileentzat urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Hirugarrena.–Zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, bat etorriz behar den arauan xedaturikoarekin, hots, toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsak zer zenbateko izanen duen eta nola banatuko den ezartzen duen arauan eta haren legezko aldaketetan xedaturikoarekin.

Laugarrena.–Udalbatzako kideen ordainsarien aldaketei dagokien zenbatekoa onartzea eta xedatzea.

Bosgarrena.–Osoko Bilkuraren erabakia osorik argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, orok jakin dezan.

Seigarrena.–Erabaki hori jakinaraztea interesdunei eta Langileria eta Kontu-hartzailetza Zerbitzuari, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Garinoainen, 2022ko ekainaren 27an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2209358