146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Eskubideen preskripzioa eta akats zuzenketa ekitaldi itxietako kontabilitatean

Garinoaingo Udaleko Kontuen Batzorde Bereziak 2022ko martxoaren 28an txostena egin ondoren, Alkatetzaren 2022-0059 Ebazpena eman zen 2022ko apirilaren 20an, eta hura berronetsi egin zen Garinoaingo Udalak 2022ko ekainaren 24an egin osoko bilkuran. Ebazpen horren bidez, preskribitutzat jo dira kobratu gabe zeuden zenbait eskubide, 2006tik 2017ra bitarteko ekitaldi itxietakoak (biak barne), 20.752,91 euro egiten zutenak, eta kontabilitateko akatsak zuzendu dira, ekitaldi itxietako diru-sarreren emaitzak gorantz aldatuta, 564,38 euroko saldo positiboekin.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, eta eskuragarri egonen da espediente honetan jasotako dokumentazioa. Interesdun orok horri buruzko informazioa eskatzen ahalko du Garinoaingo Udalaren Idazkaritzan.

Garinoainen, 2022ko ekainaren 27an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2209354