146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren 2022ko ekainaren 21eko 101/2002 Ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi Aitor Lucea Chocarroren esku utzi du heldu den 2022ko uztailaren 23an udal bulegoetan ezkontza zibila egiteko eskudantzia (M01-22 esp.).

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Berbintzanan, 2022ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2209347