2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 767. lurzatian.
Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2022ko ekainaren 28an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 5. poligonoko 767. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Mikel Santamaria Rubiok sustaturik.
Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin.
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.
Altsasun, 2022ko uztailaren 4an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2209946