146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Deialdia, oposizio bidez bete daitezen udaltzain-agente izateko
hiru lanpostu. Izendapena

Oposizioko proben kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenari jarraikiz (deialdia, oposizio bidez bete daitezen udaltzain-agente izateko hiru lanpostu, argitaratu zena 2020ko 286. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 11n), Atarrabiako Udalak erabaki zuen, Alkatetzaren uztailaren 1eko 619/2022 Ebazpenaren bidez, zerrendako izangaiak izendatzea, zehazki puntuazio handiena lortu duten izangaiak:

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Atarrabian, 2022ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

ERANSKINA

Izendatutako izangaien zerrenda

IBAN SAN MARTÍN GONZÁLEZ

DAVID ICARDO HERNÁNDEZ

IOSU HERNANDO HIGUERAS

Iragarkiaren kodea: L2209686