146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, oposizio bidez betetzeko udaltzain-agentearen bost lanpostu, C mailakoak. Izendapena

2021eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an, deialdi bat, oposizio bidez betetzeko udaltzain-agentearen bost lanpostu, C mailakoak, Tuterako Udaltzaingoaren zerbitzura aritzeko. Kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta bete dadin 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2022ko ekainaren 30eko 1477. Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen izangai hauek Tuterako Udalaren zerbitzuko udaltzain-agente izendatzea, Udaltzaingoari atxikita: Fernando Delgado García, Gustavo Diego Gil Pérez Nievas, Sara Acarreta Moneo eta José Blás Jiménez Casamián.

Tuteran, 2022ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2209656