146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Gora jotzeko errekurtsoa, honako honetan: deialdi baten oinarriak, Tafallako Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2022ko ekainaren probidentziaren bidez, Udal honi igorri zitzaion gora jotzeko 22-00983 errekurtsoa, Eneko Aransay Rosek jarria, Tafallako Udalaren Gobernu Batzarrak hartuko erabaki baten kontra, zeina honi buruzkoa baitzen: deialdi baten oinarriak onestea, Tafallako Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez.

Dei egiten zaie interesdun diren pertsona edo entitateei, interesdun gisa agertzerik izan dezaten hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñeko Iturrama kalea, 10); hori dena, jarraikiz 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluari (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa; erregelamendu horrek foru lege hori garatzen du toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arloan; betiere, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketaren arabera).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tafallan, 2022ko ekainaren 24an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2209391