146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

Deialdi publikoa, Juan Francés Iribarren Udal Musika Eskolan eskolazain izateko lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez. Izendapena

Musika Eskolako Patronatuaren Batzarrak, 2021eko ekainaren 16an egindako bilkuran, onetsi zituen deialdi berri baterako oinarriak, xedea izanik langile lan-kontratu finkodun bat hautatzea, eskolazain lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez, “Juan Francés Iribarren” Udal Musika Eskolarako. Oinarri horiek 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, uztailaren 29an.

Deialdian aurreikusitako ariketen kalifikazioa amaituta, kalifikazio epaimahaiak Iñaki Torrea Goikoetxea izendatzeko proposamena egin zuen, puntuaziorik handiena lortu duen izangaia baita. Izendapen proposamena 2022ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 7an.

Proposatutako izangaiak deialdiko 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ditu.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1.–Iñaki Torrea Goikoetxea izendatzea Zangozako “Juan Francés Iribarren” Udal Musika Eskolako eskolazain lanposturako, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean.

2.–Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

Zangozan, 2022ko uztailaren 6an.–Musika Eskolako Patronatuaren Batzarreko burua, Roberto Matxín Iturria.

Iragarkiaren kodea: L2209851