146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

Deialdia, udaltzain-agentearen bi lanpostu betetzeko. Izendapena

Kalifikazio epaimahaiaren proposamenari jarraikiz eta San Adriango Udalaren zerbitzura aritzeko udaltzain-agentearen 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiarekin bat etorriz (alkate udalburuaren uztailaren 2ko 141/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta 2020ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, uztailaren 24an), San Adriango Udaleko alkateak, 2022ko uztailaren 4an, ebazpen bat eman du, zeinaren xedapen zatia honako hau baita:

“Lehenbizikoa.–San Adriango Udaleko funtzionario publiko izendatzea, Udaltzaingoari atxikita, hautapen-prozesua gainditu duten honako izangai hauek, lortutako azken puntuazioaren arabera, handienetik txikienera, betiere San Adriango Udalaren zerbitzuko udaltzain izateko 2 lanpostu betetzeko deialdiari jarraikiz (2020ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 24an). Hona hemen:

ARNEDO HERNÁNDEZ, IGNACIO.

BURGOS RONCAL, YOSU.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, eta adieraztea hilabeteko epea izanen dutela, izendapen honen jakinarazpena jasotzen dutenetik zenbatzen hasita, lanpostuaren jabetza hartzeko, zin eginez edo hitz emanez Nafarroako foru-erregimena errespetatuko dutela, Konstituzioa eta legeak beteko dituztela eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituztela.

Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, kalifikazio epaimahaiko kideei, udal kontu-hartzailetzari eta udal langileen kudeaketaz arduratzen den aholkularitzari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dezaten. Orobat, agintzen da udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitara dadila”.

San Adrianen, 2022ko uztailaren 4an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2209746