146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Deialdia, udaltzain-agentearen lanpostu bat betetzeko oposizio bidez. Izendapena

Bat etorriz udaltzainen 25 lanpostu betetzeko oposizioko proben kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin (deialdia 2022ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ean), Azkoiengo Udalak, 2022ko uztailaren 5eko 2022-0726 Dekretuaren bitartez, erabaki zuen Mikel García Juguera izendatzea, Roberto Ayala Catalánen ordez, bat etorriz Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era bitartekoak, eta Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarria.

Azkoienen, 2022ko uztailaren 6an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2209867