146. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, Antsoaingo Udalerako polizia-agentearen lanpostu bat
eta Berriozarko Udalerako bi lanpostu betetzeko,
oposizio-lehiaketa bidez. Izendapena.

Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko urtarrilaren 27an, deialdi baten oinarriak onetsi zituen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Antsoaingo Udalerako polizia-agentearen lanpostu bat eta Berriozarko Udalerako bi lanpostu (2021eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 16koa).

Deialdian ezarritako hautapen-prozesua amaitu ondoren, Alkatetzaren 20210717 Ebazpenaren bidez, Javier Ilarregui Fernández praktiketako funtzionario izendatu zen, Segurtasun Eskolan prestakuntza-ikastaroa egin zezan. Praktiketako funtzionarioaren atxikipenak eta izendapenak 2021eko azaroaren 30etik aurrera izan zituen ondorioak.

Ikusirik Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren ekainaren 30eko 076/2022 Ebazpena, zeinaren bitartez onesten baitira Polizian sartzeko 2021eko oinarrizko prestakuntza-ikastaroaren kalifikazioak. Ikusirik, orobat, delako ebazpenean gai kalifikazioa ematen zaiola Javier Ilarregui Fernández praktiketako funtzionarioari, aipatu eskolan gaikuntza ikastaroa egin eta gainditu baitu.

Hori guztia kontuan harturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Berriozarko udaltzain izendatzea Javier Ilarregui Fernández, eta plantilla organikoko 122. lanpostu hutsa ematea.

Bigarrena.–Izendatuak 2022ko ekainaren 30ean hartu beharko du karguaren jabetza. Aurretik zin egin edo hitzeman beharko du Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta zintzo beteko dituela karguko betebeharrak.

Hirugarrena.–Aipatu izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Berriozarren, 2022ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2209922