145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2022-S-240

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: Sartagudako eta Lodosako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Ebro ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Lodosa (Nafarroa).

Isuriaren gehieneko bolumena 1.300.000 m³ izanen da urteko. Tratamendua honelakoa izanen da: ponpaketa, baheketa, lehen dekantazioa, iragazki mugikorra, tarteko dekantazioa, iragazki biologikoa eta amaierako dekantazioa. Hori guztia 260 m³ orduko puntako emariarentzat dimentsionaturik, eta kutsadura-karga, 22.500 bizilagunen adinakoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko ekainaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2209064