145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Aizkoako 26. poligonoko 87. lurzatian. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2022ko ekainaren 20an eman ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Aizkoako Kontzejuko 26. poligonoko 87. lurzatiaren eremuan, Montserrat Torres Recaldek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatutako egunkarietan argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina); orobat, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie, azter dezaten eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Deierrin, 2022ko ekainaren 30ean.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2209643