145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Birpartzelazio proiektua, 1. sektoreko UE 22 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2022ko ekainaren 27ko osoko bilkuran erabakita, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko 1. sektoreko UE 22 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektua, Valtierrako Udalak berak sustatua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin.

Valtierran, 2022ko ekainaren 29an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2209540