145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Xehetasun-azterketa, Zabaltzetako 8. poligonoko 18. lurzatian. Hasierako onespena

Untzitibarko Udalak, 2022ko ekainaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zabaltzetako 8. poligonoko 18. lurzatiaren lerrokadurak aldatzeko xehetasun-azterketa, Isabel Foncillas Aldabak eta Jose Angel Foncillas Aldabak sustatua eta Rafael Rojas Gallardok eta Alberto Valls Blascok idatzia.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Untzitin, 2022ko ekainaren 30ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Francisco Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2209626