145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SOLTXAGA

Ordenantzak, hilerriaren erabilera arautzen duena eta hilerria erabiltzeko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Soltxagako Kontzejuak, 2022ko martxoaren 6an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen honako ordenantza hauek:

• Soltxagako Kontzejuaren hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.

• Soltxagako Kontzejuaren hilerria erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe horretan edozeinek aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki iritzitako alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (http://solchaga.sedelectronica.es).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Soltxagan, 2022ko ekainaren 29an.–Kontzejuko burua, Andrés García Díez.

Iragarkiaren kodea: L2209663