145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Burdindegiko eta eraikuntzako produktuen erakusketa eta salmenta

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintza Alorreko udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

–Espediente zenbakia: 863/2022.

–Sustatzailea: Ferretería Arga SL eta Zamarguilea Integral Garten SLU.

–Jarduera: burdindegiko eta eraikuntzako produktuen erakusketa eta salmenta.

–Tokia: El Escopar industrialdea, B kalea, 1. zk. (1. poligonoko 579. lurzatia).

Azkoienen, 2022ko uztailaren 7an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2209877