145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Nahitaezko desjabetzea eta ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako onespena, S-1 unitatea eta hari atxikitako GSA-2 sistema orokorra (parkea) berrurbanizatzeko lanak egikaritzeko ARS-1 eta ARS-3 (Magdalena) banaketa eremuetan

Iruñeko Udalak, 2022ko uztailaren 1ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 01-JUL-22 (7/CU).

“Hirigintzako Gerentzia Kontseiluaren 2020ko ekainaren 17ko erabakiaren bidez (4/US), Magdalena ARS-1 eremuko lehen fasea (S-1 unitatea eta parkea) egikaritzeko obrak loteka esleitu ziren; 1. lotea S-1 unitatearen urbanizazioari dagokio, eta 2. lotea, berriz, parkeari.

Hirigintza Gerentziako Zerbitzu Teknikoek 2020ko urriaren 19an egindako txostenean jasotakoaren arabera, lehenbailehen okupatu behar dira 882,22 m² Iruñeko 6. poligonoko 1795 lurzatian,urbanizazio-obra egin ahal izateko. Beraz, txosten honekin, txosten juridikoarekin eta espedienteko gainerako dokumentazioarekin bat etorriz, eta hirigintza-araudian eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legean eta Erregelamenduan jasotako aplikazio-xedapenak betez, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko 6. poligonoko 1795 lurzatian 882,22 m² desjabetzeko espedientea abiaraztea, metro horiek dagokien lurzatiaren barruan duten kokapenaren xehetasunarekin bat etorriz. Kokapen zehatza espedientean jasotako planoan ageri da. Lurzatia Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 630-N. liburukia, 299. liburua, 109. orria, 4.041 finka zenbakia.

2. Hasiera batean onestea ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza, erabaki honen I. eranskinean agertzen denarekin bat.

3. Nafarroako Gobernuari eskatzea ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

4. 9.854,40 euroko kreditu-atxikipena onartzea, 2022ko udal-aurrekontuko 30/15121/600000 partidaren kargura, Iruñeko katastroko 6. poligonoko 1795. lurzatiaren 822,22 m² erosteko.

5. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, espedienteak ukitzen dituela uste duten pertsonek agertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

6. Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietan ere.

7. Erabaki hau jakinaraztea ondasunen eta eskubideen behin-behineko zerrendan sartutako lurzatiaren titularrei. Eranskinean heldu da zerrenda hori.”

I. ERANSKINA

“S-1 unitatea eta hari atxikitako GSA-2 sistema orokorra (parkea) berrurbanizatzeko lanak egikaritzea ARS-1 eta ARS-3 (Magdalena)
banaketa eremuetan” deritzon proiektuaren ondorioz heldu den desjabetze-espedienteak ukitutako ondasunak eta eskubideak

LURZATIAREN KATASTRO DATUAK

ALDERDIA

JABEAK

AZALERA, GUZTIRA -KATASTROAREN ARABERA

(m²)

DESJABETU BEHARREKO AZALERA

(m²)

ERABILERA / LUR MOTA

6. poligonoa, 1795. lurzatia

Magdalena

Policarpo Ibáñez Iturri (%50)

María Isabel Busto Chueca (%50)

3.067,42

822,22

Elkorra

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2022ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2209825