145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hiri-jarduketarako plan berezia Bigarren Zabalgunean. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko uztailaren 4an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 04-JUL-22 (5/US).

“Ikusirik Bigarren Zabalguneko hiri-jarduketarako plan berezia, Iruñeko Udalak sustatua, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako zerbitzu tekniko eta juridikoen 2022eko ekainaren 17ko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea Bigarren Zabalgunerako hiri-jarduketarako plan bereziaren agiria.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta hari buruzko iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatutako egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea 2022ko irailaren 30era arte.

4. Erabaki hau eta agiriaren kopia jakinaraztea Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Etxebizitza Zerbitzuari, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 54. artikuluaren arabera, etxebizitza babestuaren aurreikuspenari dagokionez; Kultura eta Kirol Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari, ondarearen babesari dagokionez; Espainiako Gobernuko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioko Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari, Noaingo aireportuko aire-zortasunari dagokionez; Iruñeko Udaleko Proiektu, Mugikortasun eta Jasangarritasun Arloko Hiri Ekologiako Zerbitzuari, ingurumen-ebaluazioari dagokionez; eta Iruñerriko Mankomunitateari, ukitutako zerbitzuei dagokienez.

5. Erabaki hau jakinaraztea C. Andrés y LL. Masiá, SLPari.

Iruñean, 2022ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2209820