145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Finkak normalizatzeko proiektua 5. poligonoko 187. eta 2094. lurzatietan, horiek ukitzen baititu Iruñeko I. eta II. zabalguneen BEPBaren 528. oinarrizko unitaterako (Misiolariak)
hiri-jarduketarako plan bereziak. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko ekainaren 6an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-JUN-22 (3/US).

Ikusirik finkak normalizatzeko proiektua Iruñeko katastroko 5/187 eta 5/2094 lurzatietan, lurzati horiek ukitzen baititu Iruñeko I. eta II. zabalguneen barne eraberritzeko plan bereziaren 528. oinarrizko unitaterako (Misiolariak) hiri-jarduketarako plan bereziak, eta aintzat hartuz Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren txostena, 2022ko maiatzaren 25ekoa,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea finkak normalizatzeko proiektua Iruñeko katastroko 5/187 eta 5/2094 lurzatietan, horiek ukitzen baititu Iruñeko I. eta II. zabalguneen BEPBaren 528. oinarrizko unitaterako (Misiolariak) hiri-jarduketarako plan bereziak. Sustatzailea Iruñeko Udala da.

2.–Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, bertako egunkarietan argitaratzea.

3.–Erabaki honen berri ematea Nafarroako Gobernuko zerbitzuari, eta onetsitako agiriaren kopia bat ere igortzea.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko ekainaren 28an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2209445