145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 1563. lurzatian. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko ekainaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Orkoiengo 1. poligonoko 1563. lurzatian (S3 sektorea, San Jose auzoa, Z-2 eremua), Valentín Vicente Gonzálezek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Orkoienen, 2022ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2209644