145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Herri-lurren desafektazioa, 7. poligonoko 554. lurzatian. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Erriberriko Udalak, 2022ko ekainaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea herri-lurretako 21.420,07 metro koadroren desafektazioa, lehen 624. lurzatiko G azpilurzatia zenaren azaleratik (gaur egun 7. poligonoko 554. lurzatia da), haren erabilera lagatzeko Fotovoltaicas Navarra SL merkataritza-sozietateari, eguzki-parke fotovoltaiko bat jar dezan.

Interesdun guztiek aztertzen ahalko dute espedientea, eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erriberrin, 2022ko ekainaren 27an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2209355