145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2022rako

Ikusirik 140/2021 Ebazpena, apirilaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, 2021eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean maiatzaren 13an argitaratua, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Ikusirik Osoko Bilkurak 2021eko azaroaren 18an hartutako erabakia, zeinaren bitartez herriko jaiegun gisa ezartzen baita 2022ko uztailaren 26a, eta ikusirik Olaztiko Udaleko langileen ordezkariekin aldez aurretik izandako negoziazioa, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina).

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak ematen didaten eskumena,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Olaztiko Udalaren zerbitzuko langileen 2022ko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, 2022rako:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna

–Urtarrilaren 6a: Jaunaren Agerkundea

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua

–Uztailaren 26a: Herriko festak

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea

–Irailaren 29a: San Migel

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala

–Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa

–Abenduaren 6a: Espainiako Konstituzioa

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2022ko lan-egutegian.

Bulegoetan, jendearendako ordutegia 10:00etatik 14:00ak arte izanen da.

Baliogabeak izanen dira, 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Udaleko langileendako, lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izango da eta honela banatuko da:

–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; langileek nahi dutenean eginen dituzte gainerako 20 minutuak, malgutasunez, 7:40etik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:20 arte.

–Ordutegi malgua duten unitate eta alorretan, ordutegiaren zati finkoa 09:00etatik 14:00etara arte izanen da; gainerako denbora langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 07:00etatik 09:00ak bitarte eta 14:00etatik 16:30era bitarte.

–Langile bakoitzak 2 egun, 6 ordu eta 40 minutuko poltsa bat izanen du urte guztian erabiltzeko, zerbitzuaren beharren arabera.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Olaztiko Udaleko iragarki-taulan argitara dadila agintzea, eta udal honetako langileen ordezkariei igortzea.

Olaztin, 2022ko ekainaren 27an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2209551