145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Herri-lurren desafektazioa La Torre alderdian. Jendaurrean jartzea

Murchanteko Udalak, 2022ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, bertaratuek aho batez bozkaturik eta, beraz, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoa zuela (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan eskatu bezala), honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez desafektatzea herri-erabileratik 99.300 metro koadro, instalazio fotovoltaiko bat proiektaturik dagoen lurzatietan, La Torre alderdian. Lagapena 30 urterako egiten zaio (20 urte, eta luzatzeko aukera, 5na urteko bi luzapen eginez) Sociedad de Explotación Fotovoltaica Berlín SL enpresari. Egoitza soziala Ezkirotzen dauka eta hau da haren identifikazio fiskaleko kodea: B-71356596. Irizten zaio jarduketak interes publikoa duela udalerriarentzat, instalazio fotovoltaikoaren xedea energia ekoiztea baita.

2. Onestea herri-lurretako 99.300 m² lagatzea arautzen duen baldintza-agiria.

3. Espedientea jendaurrean jartzea iragarki-taulan, hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

4. Aditzera ematea ezen, jendaurreko epean ez bada egiten alegaziorik, ez dela beharrezkoa izanen Udalak beste erabaki bat hartzea, eta espedientea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera igorriko dela, behin betiko onets dadin sustatzaileari lurzorua lagatzea.

Murchanten, 2022ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2209638