145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Aldaketa, Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2022ko ekainaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean.

Ordenantza fiskalaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.

Itzan, 2022ko ekainaren 24an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2209360