145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Aldaketa, Azketako UA 1.10 unitatean. Hasierako onespena

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2022ko ekainaren 8an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea determinazio xehatuen aldaketa Azketako lurzoru urbanizagarriko U.A. 1.10 unitatean, Ramón Andueza eta Lander Berasategui arkitektoek sinatua (2022ko apirilekoa) eta Ana Díaz de Cerio Arizaletak sustatua.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitara emanik iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazio, kexa nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Iguzkitzan, 2022ko ekainaren 23an.–Alkate udalburua, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2209366