145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Ibilgailuen tailerra eta pneumatikoen biltegia

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.

–Sustatzailea: Disnaval SL.

–Jarduera: ibilgailuen tailerra eta pneumatikoen biltegia.

–Tokia: Badostain kalea, 48 - Areta-Uharte industrialdea.

Informazio honen xede den espedientea eskuragarri dago udal bulegoetan, eta 8:30etik 14:00etara bitartean kontsulta daiteke.

Uharten, 2022ko uztailaren 6an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2209870