145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Euskarazko udalekuetan parte hartzeko dirulaguntzen deialdia 2022. urterako. Laburpena

DDBN (Identif.): 637406.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/637406).

a) Onuradunak: D ereduko LHko edo DBHko ikasleak (eskola publikoan edo ikastolan), Uharten erroldatuta daudenak, udalekuak irauten duen bitartean eta laguntza eskatzeko unean eta ebazpena eman arte.

b) Xedea: D ereduko ikasleentzat antolatutako eta jolas, kirol eta/edo naturarekiko harreman-edukiak proposatzen dituzten euskarazko udalekuetan parte hartzeak eragiten dituen gastuak finantzatzea, zati batean.

c) Oinarri arautzaileak: Dirulagutzen Datu Base Nazionalean eta udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: 3.000 euro.

e) Eskabideak aurkezteko epea: irailean, eskabide orokor sinatuaren bidez. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

Uharten, 2022ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2209812